Igerilekua garbi eta zainduta edukitzeko aholkuak
Gozatu zure igerilekuaz, gozatu udaz!
Igerilekua garbi eta bainurako egoera onean mantentzeko, beharrezkoa da modu erregularrean zaintzea, algen agerpena eta zure begiak eta azala zaintzeko. Hemen dituzu 5 gako!
Hauek dira zure igerilekua mantentzeko behar diren tresnak:
- PHren eta kloroaren kutxatila
- Hostoak jasotzeko tresna
- Hondoak garbitzeko tresna
Tresnak ezagutu ostean, hona hemen aholku batzuk:
- Uretan erori den zikinkeria guztia egunero garbitu hostoak jasotzeko tresnarekin.
- PH eta kloro mailak neurtu egunero. PHak azidotasun- eta alkalinotasun-maila neurtzen du. PH maila egokia 7,2 eta 7,6 artekoa da; PHa gomendatutakoa baino txikiagoa bada, azido gehiegi dagoela esan nahi du. Neurria 7,6 baino handiagoa bada, kloroak eta desinfektatzaileek beren eraginkortasuna galduko dutenaren seinale.
- Kloro-pilulen bidezko tratamendua erabiliz gero, kloro maila mantentzen laguntzen du, erabili 7 egunetik behin.
- Erabili algen kontrako produktua; produktu hori astean behin erabili behar duzu uraren kolore gardena babesteko. Jarraitu fabrikatzaileak emandako argibideak.
- Flokulantea erabili, 10-15 egunean behin, uraren zikinkeria saihesteko.
Orain, ideia sakonago bat duzu zure igerilekua erraz garbitzeko eta udan gozatzeko. Zalantzarik baduzu, hurbildu gure gardenera eta galdetuiguzu konpromisorik gabe.