Hemerocallisa

Asian jatorria duen landare bizikorra da; duela 4000 urte baino lehenago apaingarri, elikagai eta sendagai gisa erabiltzen zena. Neguan desagertzen diren itxura basatidun landareak dira. Izar-itxurako kaliza gogorarazten digun lore ederrak ematen ditu. Lore bakoitza loratutako egun berean, iluntzean, desagertzen da, eta ondoren, zurtoin berean lore berri bat sortzen da hurrengo egunean. Hori dela eta, “egun bateko lirio edo ostargi-belar” gisa ezagutzen da. Arruntenak udaberri – udan loratzen dira eta bere loreak jangarriak dira, gure entsaladei kolore-ohar bat emanez.

Luzarokoa eta landatarra den loratzea duen espeziea da, zaintza-lan gutxi behar duena eta udazkenean eta udaberri hasieran mulua banatuz oso erraz ugaltzen dena (hobe udazkenean egiten bada, horrela, erraboila sustraiak emango baititu hurrengo udaberrirako).  

Hemerocallis barietate ugari daude eta horri esker altueraren, koloreen eta loratze-sasoien araberako nahasketak egiteko aukera ematen digu. Labore handiek (90 cm-ko altuera) erraztasun handiarekin hedatzen dira, hori dela eta, azalera handiak estaltzeko balio dute. Beraz, azalera mugatu nahi badugu, udazkenean mugarritu beharko dugu. Landare oso ugalduekin  beharrezkoa da mulua banantzea bere indarra eta itxura estetikoa mantendu dezan.

Eguzkia, lur heze eta ugalkorrak gogoko dituen arren, lur pobreak eta neurrizko lehorteak ere onartzen ditu. Hori dela eta, gure  lorategietan erraz ezarri daiteke.

Kontraste politak sortzen dira neurrizko tamaina duten zuhaixkekin nahasten baditugu, adibidez, ezpela. Honek fondo gisa egiten du hemerocallisen loreak aurkezteko aproposa izanik.

Honako hauekin nahastu daiteke:  Buxus sempervirens, Agapanthus africanus, Pennisetum alopecuroides, Lonicera, Verbena bonariensis, Miscanthus sinensis “Zebrinus”, Penstemon burgundi, Coreopsis lanceolata, Gallardia kobold, Heuchera sanguínea…

ERRABOILDUN LANDAREAK

Elikagaiak gordetzeko lur azpiko organoak dituzten landareak dira: mota honetakoak dira erraboildun landareak (nartziso edo lilipak, hiazintoak, tulipa edo idi-bihotzak, tipula), tuberkuludun landareak (ziklamena, Oxalisa, patata), kormoak (krokus, freesiak, ezpata-loreak, irisa, krokosmiak, kolokasiak, stembergiak) eta errizomak (zantesdechiak, lirio edo ostargi-belarra, canna).

Lorezaintzan oso preziatuak dira duten aldakortasunagatik eta loreen ikusgarritasunagatik.

Itzuli