Hasiera eman diogu barbakoen denboraldiari!
Udako terrazatxo eta barbakoak baino gustukoagorik ez dago. Zure terrazan edo lorategian horrelako bat jartzea pentsatzen ari bazara, hemen dituzu barbakoa perfektua aukeratzeko gakoak. BBQ lovers gara!
Ez baduzu lekurik obrako barbakoa jartzeko, ez kezkatu, gero eta aukera gehiago daude horien ordezkoak jartzeko. Hori bai, aukeratzerakoan, kontuan izan tamaina eta funtzionaltasuna. Xehetasunez kontatuko dizugu!
Barbakoa elektrikoak edo gasezkoak ezin hobeak dira terrazetarako edo balkoietarako. Gogoratu garrantzitsua dela terraza edo balkoia itxita ez egotea, hau da, aireztapen oso ona izatea eta, batez ere, estalkia duen modelo bat aukeratzea. Horrela, kea ez da goiko solairuetara igoko.
Ikatzezkoek elektrikoek edo gasezkoak baino bero-ahalmen handiagoa dute, garraiatzen errazak dira, erraz garbitzen dira eta garrantzitsuena, janariari ke-usain eta zapore zoragarria ematen diote.
Egurrezko barbakoa jartzeko lorategia baduzu, ez izan zalantzarik, horrelakoa aukeratu. Iraunkorrak dira, janariaren zaporea indartzen dute eta tamaina eta modelo askotan aurki ditzakezu. Gure gustukoenak dira.
Eta, barbakoa baten oinarrizko eta funtsezko zati gisa, parrila! Mota desberdinak daude eta, zalantzarik gabe, sekretua sareta edo barroteetan dago. Biribilak, karratuak edo V formakoak aurki ditzakezu, eta hauek material ezberdinetakoak izan daitezke: burdinazkoak, txapazkoak, altzairu herdoilgaitzekoak edo harrizkoak.
Ez dugu artikulu hau amaitu nahi guretzat onenak diren hiru parrilla motak zeintzuk diren kontatu gabe. Gure zentroetan eskuragarri. Asko gustatuko zaizkizu! Ezagutu itzazu!
- Bisigu-parrilla: Arrain pieza osoetarako aproposa. Parrilla bikoitza da eta bere forma sabeldua da, arraina zanpatuta gera ez dadin. Sauvic-en bisigu-parrilla altzairu herdoilgaitzez egiten da % 100ean, sugarrak eta tenperatura altuak jasaten dituena. Arraina txingarretan azkar eta eraginkortasunez prestatzeko irtenbiderik onena.
- Parrilla bikoitza: Parrilla hau oso egonkorra eta erresistentea da. Barbakoa baten barruan, lurrean edo tximinian erabil dezakezu. Ezin hobea da barazkiak eta haragi zati txikiak erretzeko. Gure apustua Sauvic-en parrilla bikoitza da, % 100 altzairu herdoilgaitzez egina, kalitate eta iraunkortasun handikoa.
- Parrilla hedagarria: Marko hedagarria duen parrilla, edozein barbakoa-neurrira egokitzen dena, neurrira egindako parrilla bat moztu edo egin beharrik gabe. Gehienez 10 cm-ra luzatzea gomendatzen dugu, parrilla-oinarria ez galtzeko. Parrilla mota honek egurrezko kirtenak eta erresistentzia handiko altzairu zinkatuzko gorputza ditu, sukaldean kalitate onena eskaintzeko. Apustu segurua, mota guztietako barbakoetara egokitu daitekeena eta altzairu herdoilgaitzez % 100ean egina. Sauvic-en produktu izarra.
Beti bezala, aholkatzen dizugu gure adituei galdetzea zein barbakoa mota den egokiena zure kanpoalderako.
Orain bai, ekin sukaldari lanari!