Gora kolore-eztanda!

Landare egokia aukeratzen baduzu alaitasun eta giro ederra izango duzu edozein gelan. Maiatzak lore eder eta koloredunak eskaintzen dizkigu. Inguratu zaitez landare eta loreez!

Hemen dituzu hilabete honetako lore koloretsuenak: 

  • Kala: Udaberrian arrakasta handia duen landarea da. Bihotz formako hosto deigarriek eta adaburu zurien antza duten loreek landare dotoreenetako bat bihurtzen dute. Kalako loreak kolore ezberdinetakoak izan daitezke, zuria, horia, arrosa, laranja eta gorria barne.
  • Dalia: Ez gaitu harritzen udako lorerik bilatuenetako bat izateak. Deigarriak eta kolorez beteak. Hostoak handiak eta horzdunak ditu, eta itxura hostotsua ematen diote. Gainera, kolore askotan aurki ditzakezu: zuria, arrosa, gorria, laranja, horia, purpura eta baita bi koloretan ere.
  • Peonia: Erromantikoa. Peoniako loreak dotoreak eta sofistikatuak dira. Kolore askotakoak izan daitezke, baina ohikoenak arrosak eta zuriak dira.
  • Ranunkuloa: argitsua, koloretsua eta erresistentea. Peoniaren eta arrosaren arteko hibridoa, baina nortasun propioa duena. 

Itzuli