Gabonetan oparitzeko landareak
Gabonak apaintzeko dira, oparitzeko, ospatzeko, elkarbanatzeko… Hori dela eta, gehien maite dituzunei oparitxo bat egiteko ideiak emango dizkizugu. Oparitu loreak eta asmatuko duzu!
Hona hemen oparitarako egokiak iruditzen zaizkigun landareen zerrenda. Has gaitezen!
- Eukaliptoa: garai honetako landare tipikoa denez, Gabonetako lore-sortetan oso ohikoa izaten da. Dena den, eukalipto hutsez osatutako sortak ere oso politak eta usaintsuak dira.
- Poinsettia: Pazko Lorea izenez ere ezagutua, oso ezaguna eta Gabon jaietarako klasiko bat da, bere kolore gorri eta berdeak Gabon izpiritua transmititzen baitu. Honekin seguru asmatuko duzula!
- Gorostia: Eguberrien ikurra da. Ez du inoiz huts egiten! Gorostia hainbat formatutan oparitu dezakezu, bai sorta baten zati gisa, bai Gabonetako koroa batean edo mahai-zentro batean. Bere ale gorri distiratsuak eta hosto berde ilunak ikusgarriak dira.
- Mihura: Nork ez du mihura ezagutzen? Gabon hauetan, norbaiti detaile bat egiteko mihura aukeratzen baduzu, zortea eta maitasuna oparituko dizkiozu.
- Orkidea: oparitzeko primerako lorea da. Bere edertasuna eta dotorezia edozein espazio argitzeko gai dira. Loreaz gain, beste zerbait ere oparitu nahi badiozu, Compo orkidea suspertzailea aukeratu dezakezu, lore hauek zaintzeko baitago bereziki pentsatua.
Eta zuk, zein aukeratuko duzu?