Gabonetako mahaia apaintzeko elementu naturalak eta landareak
Gabonekin topera gaude! Artikulu honetan Gabonetako mahaia goxo apaintzen lagunduko dizugu. Mahaia naturaz eta gustukoen duzun estiloaz jantzi!
Hona hemen jai hauetan mahaia eder eta dotore apaintzeko gure aholkuak:
- Mahai gaina: sasoiko landareekin egindako sorta bat jarri mahaiaren erdian. Poinsettiak, Ardisia Crenata, pinu adarrak, gorostia edo Gabonen ezaugarri diren koloredun edozein landare txiki erabil dezakezu. Kontuan izan sortak baxua izan behar duela, mahaikideak ikusteko oztoporik ez izateko.
- Girlandak eta adarrak: hosto berdeko girlandak, pinu edo gorosti adarrak platerak inguratzeko edo mahaian jartzeko erabil ditzakezu.
- Plateren dekorazioa: gonbidatu bakoitzaren plateraren ondoan pinu edo gorosti adar txiki bat jarri dezakezu, apaingarri gisa. Mahaikideen izena duen txartel txiki baten osagarri gisa ere erabil dezakezu.
- Ezpainzapitako naturalak: kanela edota gorosti adarrak erabil ditzakezu ezpainzapitakoak sortzeko. Lotu adarrak zinta gorri, urre edo zilar koloreko batekin eta prest izango duzu.
- Kandela-euskarriak landareekin: pinu-adarrak edo landareak dituzten kandela-euskarriak jar ditzakezu. Beste aukera bat da kandelak buztinezko edo kristalezko ontzi gardenetan jartzea eta landareekin edota goroldioarekin apaintzea.
- Pitxerrak: beirazko pitxer edo ontzi txikiak badituzu, sasoiko adar edo loreekin bete ditzakezu eta mahaian jarri.
Azkenik, mahaian jarriko ditugun dekorazio-elementuak aukeratzeko garaian kontuan hartu behar da gure mahaiaren forma. Mahaia biribila bada, apaingarria erdigunean jartzea gomendatzen da. Bestalde, gure mahaia karratua edo laukizuzena bada, landare-sorta biribilen ordez, konposizio karratuak erabili.
Mahaia biribila bada, apaingarria erdigunean jartzea gomendatzen da. Bestalde, gure mahaia karratua edo laukizuzena bada, landare-sorta biribilen ordez, konposizio karratuak erabili.