Fruta-arbolen kimaketa ikastaro teoriko-praktiko berria antolatu dugu
*TOKI ALDAKETA: Ikastaro teorikoa Azpeitiko Basazabal Jauregian izango da azkenean (Enparan kalea 18), 17:00an.
Fruta-arbolen kimaketari buruzko ikastaroa burutuko da Kimubat Gardenen otsailaren 17 eta 18an. Zuhaitzen kimaketan aditua den Aitor Etxeandiak bideratuko du bi saiotan egituratuko den formakuntza.
Lehen eskola, hilaren 17an, 17:00an hasiko da eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du. Tailer honetan, Euskal Herrian landatzen diren ohiko barietateei buruz mintzatuko da Etxeandia. Bigarren saioa, aldiz, otsailaren 18an izango da, 15:30etatik 18:00etara, eta inguruko zuhaitzak kimatzen ikasiko dute parte-hartzaileek, gero haien lorategi eta lursailetan ikasitakoa aplikatzeko.
Ikastaroak 20€-ko prezioa du eta izen-emate epea irekita dago. Parte hartu nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 15 00 85 telefono zenbakira deitu dezakete.
Parte hartu nahi baduzu idatzi kimubat@kimubat.eus helbidera edo deitu 943 15 00 85 telefono zenbakira