Ezagutu landare-mahaiak eta prestatu baratze bat etxean

Zure errezeta gustukoenak prestatzeko falta zaizkizun osagaiak eskura izatea gustatuko litzaizuke? Erromeroa, albaka-hosto batzuk, perrexila, tomatea... Ezer ez da ezinezkoa! Etxean baratzea izatea, elikagaiak beti eskura izatea da. Eguzkiak hainbat orduz ematen dion txoko bat baduzu, landare-mahai batean zure baratzea sortzera animatzen zaitugu. Mahai hori txikia izan arren, baratze ederra izango da.

Hasteko, aurkitu leku eguzkitsu eta zabal bat, landareen mahaia sartu eroso lan egin ahal izateko moduan. Landare-mahai mota ezberdinak daude, eta horietako bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, zure beharretara egokitzeko.

Hona hemen hiri-baratzeetarako mahairik moldagarrienetako batzuk!

LANDARE-MAHAIA

Hiri-baratzeetako izarretako bat da, erabiltzeko erraztasunagatik eta diseinu erakargarriagatik. Landareak zutik erein ahal izatea oso faktore positiboa da, eta oso kontuan hartu beharrekoa horrelako mahai bat aukeratzeko orduan. Zure bizkarrak eskertuko dizu!

Gainera, landare-mahaiak arinak dira, eta erraz garraiatu daitezke. Horregatik, merkatuko mahairik arrakastatsuenak dira. ELHO markaren eredu bat da. Baina, marka horrek modelo gehiago ere baditu, tamaina eta kolore desberdinetakoak; beti material birziklatuz eginak.

Hauek landa ditzakezu bertan: piperrak, tomateak, zerbak, letxugak, belar-aromatikoak eta azak.

LABORANTZA BERTIKALA

Aukera hau ezin hobea da tokirik ez baduzu! Gainera, bertikala denez, landareen manipulazioa askoz erosoagoa da.

Duten oztopoetako bat da ezin direla sakontasun handia behar duten laboreak jarri. Garapen laburreko landareak landa ditzakezu, hala nola marrubiak, letxugak edo belar aromatikoak. Ez da hain txarra, ezta?

KAXA-BARATZEA

Kaxa-itxurako egiturak dira. Landare-mahai honekin oso argi izan behar duzu non jarriko duzun, ez baita erraza lekuz aldatzea. Baratze bat edukitzeko modu originala da, kolorez margotu dezakezu eta zure lorategia apaindu. Eman ukitu berezia zure lorategiari kaxa-baratzearekin eta landatu espinakak, martorria, azenarioak, apioa, berenjenak...

HAZKUNTZA-LOREONTZIAK

Ontzi hauek oso errazak dira mantentzeko eta maneiatzeko, arinak baitira. Oso egokiak dira hiri-baratze txikiak egiteko.

Leku gutxi baduzu, loreontzi hauen zale bihurtuko zara. Guk ELHO markako Grow Pot Square eredua gomendatzen dizugu. Funtzionala eta apaingarria da. Polipropileno birziklatuz egina dago.

Hiri-baratzeetarako hazkuntza-ontziak mila forma eta diseinutan aurki ditzakezu, batzuk espezie zehatzak ereiteko daude diseinatuta.  Letxugak, patatak, marrubiak eta luzokerrak gustatzen bazaizkizu, hau da zuretzat aukerarik egokiena!

Hiri-baratzeen laborantzan, dela landare-mahaietan, dela loreontzietan, oso kontuan izan behar dugu substratu mota. Ezustekorik nahi ez baduzue, Substratu motak artikulua irakurtzea gomendatzen dizuegu. Substratu txar batek zuen uzta hondatu dezake!

Bat edo beste, zein aukeratu ez baldin badakizu, gure Jardinarium zentroetan aukeratzen lagunduko dizugu eta zure zalantza guztiak argituko ditugu. Animatu eta gozatu hurbileko zure uzta gastronomiko propioaz.

Itzuli

Etxean baratzea izatea, elikagaiak beti eskura izatea da. Eguzkiak hainbat orduz ematen dion txoko bat baduzu, landare-mahai batean zure baratzea sortzera animatzen zaitugu. Mahai hori txikia izan arren, baratze ederra izango da.