Etxeko txikientzako baratzea sortu etxean!
Baratzea oso dibertigarria izan daiteke haurrentzat. Sormena landu dezakete eta, aldi berean, naturarekin jolastu ikasten duten bitartean.
Geroz eta familia gehiagok dute hiri-baratzea etxean zein eskoletan.
• Etxean baratzea landatzeari esker haurrek modu orekatuagoan jan dezakete, beraiek landatzen baitituzte fruta eta barazkiak kontsumitzen dituztelako.
• Eskuak erabiltzen dituzte lurra mugitzeko, eta, gainera, tresna ezberdinak ezagutzne dituzte. Sormena garatzeko aukera ezin hobea!
• Etxean txiki bat baino gehiago baduzu, zure lorategian edo terrazan baratze bat sortzeak talde-lana sustatzen du. Laborantzak jarraitu beharreko urratsen ordena bat eskatzen du eta, beraz, guztiek elkarlanean aritu beharko dute eta elkarri lagundu beharko diote.
Nola sortu baratze bat etxean?
Lehenik eta behin, beharrezko erremintak biltzea komeni da (aitzurra, eskuarea, eskularruak, ureztagailua, guraizeak, ontziak, etab.). Haurrentzako tamainako tresna-kit-a ere lortzeko aukera duzu.
Bigarrenik, aukeratu leku eguzkitsu bat, egunean gutxienez 6 orduz eguzkia ematen duen leku bat, alegia.
Ondoren, jarri mahaia, kutxatila edo loreontzia. Ondoren, utzi haurrei lerro txikiak egiten eskuare batekin haziak sartzeko.
Amaitzeko, azaldu haurrei landarea egunero ureztatu behar dela. Keinu horrekin erantzukizuna sustatuko duzu, betebehar bat izango baitute.
Baratzea eta haurrak konbinazio bikaina dira, aukera ona beren trebetasunak eta motrizidadea garatzeko eta, gainera, haien irudimena indartzeko. Gainera, naturara hurbiltzen dira!
Edozein asteburu izan daiteke momento egokia hasteko!