[Errezeta] Gazta-tarta fruitu gorriekin
Gazta-tarta on bat beti ongi etorria da sasoi honetan, eta basoko fruituz ongi apainduz gero, ukitu ikusgarri eta alaia ematen die gure postreei. Gainera, basoko fruitu horiek zure baratzetik jasotzen badituzu, are gozoago! Eta ez hori bakarrik: zure izpiritu biltzaileak zer esana emango du... eta inbidia sanoa!
Prestaketa:
- Birrindutako 18 gaileta 150 g gurinekin eta limoi-azal birrinduarekin nahastu. Ore horrekin laberako moldea estali eta utzi hozkailuan hozten.
- Aldez aurretik, labea berotu 190º-tan, lau arrautza gorringo 75 g azukrerekin batera irabiatzen duzun bitartean. Gehitu baita harrotutako zuringoak ere, 220 ml esne-gain likidoa eta 450 g krema-gazta.
- Atera hozkailutik moldea eta bota nahasketa osoa. Jaitsi labeko tenperatura 170º-tara eta sartu moldea 50 minutuz.
- Utzi tarta labean hozten eta ondoren, hozkailuan sartu. Basoko fruituekin apaindu.
“Postre ikusgarri bat zure baratzeko fruituak baliatuz.”