Familia osoarentzako elikadura-plan orekatua osatzeko ikastaroa
Udaberriko elikadurari buruzko ikastaroa izango dugu Kimubat Gardenen, datorren martxoaren 4an, 17:30etik aurrera. Saioa Amaia Díaz de Monasterioguren nutrizionistak zuzenduko du eta elikadura-plan orekatua lantzen erakutsiko die parte-hartzaileei, familia osoarentzat egokia eta garaiko produktuekin egina .
Amaia Díaz de Monasteriogurenek eskarmentu handia du dietista, nutrizionista eta coach gisa, 22 urtetik gora baitaramatza alo hauen inguruan lanean. Hainbat liburu argitaratu ditu, eta aditua da sasoiko produktuekin elikadura-planak egiten eta familiei jateko ohitura egokiak irakasten.
Ikastaroak 10€-ko prezioa du eta izen-emate epea irekita dago. Parte hartu nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 15 00 85 telefono zenbakira deitu dezakete.
Zure familiarentzat elikadura plan orekatua prestatzen ikasi nahi baduzu, zatoz prestatu dugun ikastarora