Eguberri honetan, oparitu landareak

Gabonak etxea apaintzeko dira, oparitzeko, ospatzeko, partekatzeko... Eta, horregatik guztiagatik, oparitzeko ideia bikainak ditugu zuretzat. Ba al dakizu zein den ideia onena? Landareak oparitzea! 

Hemen duzu gure landare gogokoenen zerrenda txiki bat:

  • Eukaliptoa: garai honetako landare tipikoa da, adarrak bereziki politak dira eta, gainera, oso usaintsuak.
  • Poinsettia: Gabonetako landareen erregina, klasikoena. Bere kolore gorri eta berdeak Gabonetako koloreei egiten die erreferentzia, beraz, etxeko apaingarri bezala primeran egokitzen da!
  • Gorostia: Eguberrien beste landare erregina. Ez duzu inoiz huts egingo landare hau oparitzen baduzu! Gorostia hainbat formatutan oparitu dezakezu, bai landare gisa, baita Gabonetako koroa edo mahai-zentro batean ere. Fruitu gorri distiratsu ikusgarriak eta hosto berde ilun klasikoek maitemindu egiten gaituzte!
  • Muerdago edo mihura: zortea eta maitasuna ekartzen duen landarea. Maite dituzunentzako opari berezia da, onena opa diezula esateko modu bikaina!
  • Orkidea: Oso opari ederra da beti! Edozein espazio argitzen du bere presentzia sofistikatuarekin, eta urte osoan zehar mantendu daiteke eder eta osasuntsu. Gainera, oparia osatzeko, orkidea osasuntsu mantentzeko produktuak oparitu ditzakezu, gure gomendioa: ‘Revitalizante de orquídeas Compo’ produktua oparitzea. Honekin ez duzu huts egingo!

Artikulua irakurri ondoren, zeinekin gelditzen zara? 
 

Itzuli