Egizu belar usain-belarrez osatutako baratze bat eta sukaldatu hauekin

Usain-belarren baratze bat sortzen baduzu zapore eta aromen konbinazio posible ugari eduki ahal izango dituzu saukaldean. Belar hauek eskura badituzu infusioei eta teei, haragiei, entsaladei edo edariei aroma berezia emango diezu!

Baratzezaintzaren munduan murgildu nahi baduzu baina espazio handia ez baduzu etxean, usaintsuak landatzea gomendatzen dizugu, hiri baratzean ez bada, loreontzietan ere oso ondo moldatzen dira eta. Landare edo belar aromatikoak landatzeko, BATLLE hazien sorta gomendatzen dizugu. Gama zabala du marka honek, sendabelarren haziak eta 'superfood' barietateak dituzte (bitaminekin eta mineralekin aberastutako haziak) elikadura osasuntsua sustatzeko aproposak.

Hemen daude zure baratzean falta ezin diren belar usaintsuak. Lurretik zure platerera, zuzenean. Ez dago aitzakirik, aukeratu zure gustukoenak eta animatu zeure baratzea egitera!

PERREXILA

Mediterraneo aldeko landarea da, sukaldean gehien erabiltzen dena dela esan genezake. Urterokoa da eta, beraz, urtero-urtero erein beharko duzu. Oso astiro ernetzen da, hilabete bat ere iraun dezake. Beraz, pazientzia! Ernetzerakoan, hezetasun handia beharko du.

  • Sukaldatzeko tip-a:  arrozarekin, olio-errearekin edo arrautza-irinekin erabili. Jatorrizko tabulé entsalada kuskusarekin eta perrexil xehatuarekin egiten da. Zure perrexila daukazunean, proba ezazu!

 

ALBAKA

Hau ere urteroko belarra da. Oso erraza da landatzea, baina apiriletik aurrera egin behar dugu. Eguzki pixka bat gustatzen zaio baino itzala maite du. Asko ureztatu behar da; horregatik, klima oso beroan bizi bazara, ureztatu egin beharko duzu lurra lehorra dagoela ikusten duzun bakoitzean.

  • Sukaldatzeko tip-a: entsaladan jateko, tomate eta berenjenekin edo izpiliku-saltsaren osagai gisa erabiltzeko aproposa.

 

TIPULINA

Tipula barazkia den arren, kasu honetan hostoak jaten dira normalean, eta ez erraboilak. Hosto iraunkorreko landarea da, beraz, ebakitzen baduzu, tipulina denbora luzez izango duzu.

  • Sukaldatzeko tip-a: edozein kremaren gainean jartzeko, gazta krema adibidez, vichyssoise zopan edo barazkiekin batera, zapore freskoa eta usain gozoa ematen die maionesari edo ozpinei.

 

MIHILUA 

Belar-mota hau hinojoaren familiakoa da, eta horregatik du anis zapore berezia. Argi asko behar du, baina ez gehiegi.

  • Sukaldatzeko tip-a: izokin moduko arrainekin eta, jakina, pastazko platerekin erabiltzeko oso egokia da. A! Eta erremolatxazko tartar batekin zoragarri gelditzen da.

 

MARTORRIA 

Txinatar perrexila ere deitzen zaio. Urteroko belar-usaintsua da. Hostoak berde biziak dira eta perrexilaren antzeko forma du.

  • Sukaldatzeko tip-a: egia esan, edozerrekin erabil daiteke. Mota guztietako elaborazioak freskatzen ditu. Entsaladak, saltsak, zopak, gisatuak, ontzutzeak, kontserbak, ozpinetakoak... eta smoothietan, zukuetan eta postreetan.

 

MENDA

Usain-belar iraunkorra da, azkar hazten dena. Barietate asko ditu: piperina, ingelesa, beltza eta mendafina.

  • Sukaldatzeko tip-a: oso moldakorra da, plater gordinetan eta sukaldatuetan erabiltzen da, baita elikagai gazi edo gozoetan ere. Haragi gorrietan edo zurietan, edarietan (mojitoa eta infusioak) eta baita kremetan ere erabili daiteke.

 
 

Itzuli