Bonsaien artea ikasteko tailerra
- Eguna: Azaroak 10
- Ordua: 10:00 - 12:30
- Izen-emateak: Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea kimubat@kimubat.com helbidera idatziz edo 943 15 00 85 telefonora deituz.
Tailer berria antolatu dugu bonsaiak zaintzen eta kimatzen ikasteko. Azaroaren 10ean gauzatuko den prestakuntza-saioak 29,50€-ko prezioa izango du eta alderdi praktikoari emango zaio garrantzia. Parte-hartzaile bakoitzak bonsai bat eramango du etxera, baita mantenu kit bat ere.
Animatu eta zatoz bonsaien artea ezagutzera!