Arrainak eduki aurretik kontuan hartu beharreko 5 aholku
Aste honetan akuarioei buruz hitz egin dugu gure sare sozialetan. Horregatik, arrainak etxean edukitzeko asmoa baduzu, kontuan hartu arreta berezia behar duten animaliak direla. Hurrengo aholkuak jarraitzea gomendatzen dizugu:
Arrainontziaren tamaina
Oso garrantzitsua da gure arrainak eroso sentiaraztea. Hemendik aurrera, beren etxea izango da eta dekorazio eta ur aproposa izan behar du akuarioak (ur gaziarekin edo itsasoko urarekin, arrain motaren arabera). Ur kantitateari dagokionez, hurrengoa aholkatzen dizuegu: kalkulatu litro bat ur arrainaren zentimetro bakoitzeko mota tropikalen kasuan, eta bi litro ur hotzeko arrainen kasuan.
Kontua eduki behar dugu akuarioaren azalera nahiko handia izan behar duela, izan ere, uretan oso oxigeno gutxi dago eta azalera zabala izateak gure arrainen bizi kalitatea ziurtatuko du.
Erosi dut arrainontzia. Orain zer?
Behin akuarioa etxean duzula, ezin duzu arrainak oraindik sartu hurrengo pausuak jarraitu gabe:
- Garbiketa sakona egin produktu toxikoak erabili gabe.
- Filtroa jarri.
- Ur beroko akuarioa bada, ipini termometroa.
- Akuarioaren hondoa legarrez bete.
- Ura bota. Lehenik, ura tratu beharra dago. Horretarako bakteria nitrifikanteak erosi behar dira. Hauek substantzia kaltegarri guztiak kenduko dizkio urari. Gomendagarria da bakteria hauek 4 astetan mantentzea arrainak bertan sartu aurretik.
Argia
Arrainek ezinbestekoa dute argia bizirik mantentzeko baina ez du zertan eguzkiren argia izan behar. Argi naturala dirudien argi fluoreszenteak erabili daitezke.
Pazientzia eta arreta
Gure animali txikiak sartzeko unea iritsi da. Oso garrantzitsua da arrain motak ezagutzea, ez baitira denak ondo moldatzen ezta ezaugarri berdinetan bizitzen ere. Normalean binaka sartzea aholkatzen da, gutxika bikote gehiago sartuz. Inkilino berriek egun batzuk beharko dituzte habitat berrira moldatzeko.
Kimu Batetik animali bitxi eta eder hauek izatea animatzen zaitugu. Gure gardenean zure arrainentzako osagarriak zein elikagaia aurkituko dituzu, baita zure arrainontziarentzako dekorazio elementu guztiak ere.