Apaindu zure gabonak Xmas Cooking estiloarekin

Gabonak eta sukaldea eskutik helduta doaz! Sukaldea, askotan, gabonetako ospakizunen epizentroa bihurtzen da. Usain goxoak eta familiartean egoteko leku berezia da. 
Iraganeko sukaldaritzan oinarritzen den dekorazio tendentzia ere badago, Xmas Cooking deiturikoa. Estilo horren inguruko xehetasun batzuk kontatuko dizkizugu.

Xmas Cookinga estilo klasiko berritua da, retro ukituak ditu eta erosotasuna eta praktikotasuna dira nagusi. Dekorazioan, aurreko garaietako nostalgia gogorarazten duten piezak eta xehetasunak integratzen dira.

  • Egur naturalak, zume koloreztatua, koadrodun kuxinak, gorriak edo berdeak, artilezko mantak...
  • Elementu ezberdinak uztartzen ditu estilo honek: hartzatxoak, saguak, Papa Noel, bihotzak, jengibrezko galletak... dira protagonistak.
  • Landareei dagokionez, izeia, pinua eta mota guztietako baia gorriak dira nagusi dekorazio honetan. Poinsettiak, magnolia gorriak… Izei berdea da estilo tradizional honen ezaugarri nagusia, beraz, ez aukeratu izei elurtuak edo izotz-efektua dutenak.

Jada Xmas Cooking dekorazioa ezagutzen duzunez, zer iruditzen jengibrezko galleta batzuk prestatzen badituzu sukaldean goxo-goxo? Errezeta Jardinarium News-eko neguko alean aurkituko duzu.  Animatu eta ekin lanari!
 

Itzuli