Amaren Egunean oparitu loreak
Loreak oparitzeko egun bikaina izaten da Amaren Eguna. Ez bakarrik opari polita delako, baizik eta maiatza delako loreen hilabetea.
Maiatzean forma, kolore eta usain guztietako loreak aurki ditzakegu. Baina formaren eta kolorearen arabera, loreek esanahi bat edo beste eduki dezakete. Loreen esanahia ezagutzea gustatuko litzaizuke? Zure amari lore-sorta egokiena oparitu diezaiozun, gomendio batzuk emango dizkizugu.
Bere gustuak ezagutzen badituzu (gehien gustatzen zaizkion koloreak, usaiak edota loreak) zuzenean gustatuko zaion zerbait erosi diezaiokezu. Bestalde, bere gustuak ondo ezagutzen ez badituzu edo espero ez duen zerbait oparitu nahi badiozu, hurrengo lore mota hauek oparitzea gomendatzen dizugu:
-Arrosa arrosak: gorriek bikotearekiko maitasuna sinbolizatzen dute. Horregatik, amari oparitzen dizkiogunak arrosa kolorekoak izatea gomendatzen da, ama-maitasuna irudikatzen dutelako. Itxura delikatua dute eta hain kolore finak edozein txoko apaintzen du. Gainera, arrosaren usai goxoa etxe guztian zehar banatzen da.
-Orkideak: dotoretasuna eta fintasuna transmititzen dute eta, kulturaren arabera, esanahi ezberdina dute. Hainbat herrialdetan edertasunaren sinbolo dira. Aldiz, beste batzuetan, amatasuna irudikatzen dute. Eta aldi berean edertasuna eta amatasuna sinbolizatzen dituen lorea nola ez da izango zure amari oparitzeko egokia? Batez ere, orkidea zuriak eta arrosak oparitzea gomendatzen da, maitasuna eta mirespena irudikatzen dutelako.
-Krabelinak: “Maitasunaren lorea” edo “Jainkoen lorea” izenekin ere ezagutzen da. Maitasunarekin eta sentimenduekin erlazionatzen zaie, baita esker onarekin, mirespenarekin eta zorte onarekin ere. Gainera, udaberria da krabelinentzat urtarorik hoberena.
-Tulipak: tulipen itxura benetan bitxia da, eta euren kolore biziek zoriontasuna transmititzen dute. Edonoren arreta deitzen dute eta maitasunarekin erlazionatzen zaie. Amari tulipa gorriak edota zuriak oparitzea gomendatzen bada ere, tulipa koloretsuek etxeko edozein txoko alaituko dute.
Loreak oparitzeaz gain, gure dendan Amaren Egunerako beste hainbat aukera ditugu. Loreontziak, bela aromatikoak edota apaingarriak ere aukera ona izan daitezke. Izan ere, etxea edo lorategia apaintzeaz gain, denborarekin oroigarri ederra bihurtzen dira.
.