Aldaketa klimatikoari aurre egiteko, greening-a praktika ezazu

Greening-a edo gure ingurunean landare eta zuhaitz gehiago jartzearena, ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko modu bat da. Klima aldaketari aurre egin nahi badiozu, jarri landareak zure bizitzan!

Greening-ak iraunkortasuna bultzatzen du, jendearen bizi kalitatea hobetu eta ingurune ekilibratu eta osasuntsuago bat sortzen laguntzen du. Landare eta zuhaitzek rol ugari dituzte prozesu honetan. Landareek planeta salbatzen dute! Ezagutu ezazu zein modutan egiten duten: 

  • Fotosintesiaren laguntzaz karbonoa harrapatzen dute, atmosferako karbono dioxidoa (CO2) xurgatuz eta oxigenoa askatuz. Honek, atmosferako CO2 kantitatea gutxitzen laguntzen du, aldaketa klimatikoa arinduz.
  • Landareek lurraren erosioa ekiditen lan oso garrantzitsua burutzen dute. Sustraiek lurra bere lekuan mantentzen laguntzen dute, ura eta aireak sortutako lur aberatsaren galera ekidinez. Gainera, lurraren egitura hobetzen dute, ur eta elikagaien atxikipena handituz.
  • Airearen kalitatea hobetzen dute, filtro naturalekin lan egiten baitute. Kutsadura xurgatzen dute!
  • Landareek hainbat espezierentzako habitat eta elikagaiak bermatzen dituzte, hala nola intsektu, hegazti eta ugaztunentzako. Gure ingurunean zenbat eta landare gehiago eduki, dibertsitate biologikoa handitzen laguntzen dugu, ekosistemaren oreka mantenduz.
  • Landareek ura gestionatzen dakite. Sustraiek lurrean uraren infiltrazioa hobetzen laguntzen dute, modu honetara uholdeak ekidinez eta lur azpiko akuiferoak betez.

Gure inguruan landareak edukitzeak gure planeta babestu eta zaintzen laguntzen dute.
 

 

Itzuli