ACQUA MUNDUA: DEKORAZIO-ESTILO BERDE ETA JASANGARRIA
Gune naturalagoak, lasaiagoak eta iraunkorragoak bilatu nahian, dekorazio-joera berri bat sortzen da, inguruarekin bizi eta erlazionatzen garen modua eraldatuko duena: Acqua Mundua. Uraren baretasunean inspiratuta, landarediaren freskotasuna eta naturarekiko errespetua uztartzen ditu. Estilo honek mantentze-lan gutxiko landareak material ekologikoekin konbinatzen ditu, giro lasaiak sortzeko.
Acqua Munduaren oinarria
Acqua Munduan, landaredia barneko eta kanpoko diseinuaren elementu nagusi bihurtzen da, bakea eta oreka transmitituz. Proposamenak landare iraunkor eta zaintza errazekoekin probatzea gonbidatzen du.
Acqua Mundua Estiloko funtsezko elementuak
Etxean edo lan-guneetan joera hau indartzeko, funtsezkoa da elementu hauek kontuan izatea:
- Landare egokiak hautatzea. Acqua Munduak freskotasuna eta arintasuna gogorarazten duten espezieen aldeko apustua egiten du, esate baterako, palmondoak, bananadiak, glizinak, izpilikuak eta landare usaintsuak. Era berean, igokariak lorearekin edo lorerik gabe, aloeak eta krasak sartzen ditu, hainbat testura ematen dutenak, eta gune ezberdinetara erraztasunez egokitzen direnak.
- Minimalismo berdea eta mantentze-lan baxua. Estilo honetako landareek ureztatze eta zaintza gutxi eskatzen dute, horregatik, ezin hobeak dira ahalegin handiegirik gabe giro naturala bilatzen dutenentzat. Helburua da inguru fresko eta modernoa lortzea, non landarediak denborarekin eboluzionatzen duen, etengabeko arretarik eskatu gabe.
- Material naturalak eta iraunkorrak. Acqua Munduak material ekologikoen erabilera sustatzen du, besteak beste, birziklatutako egurra, zuntz naturalak, artisau-zeramika eta beira.
- Pertsonalizazioa funtsezkoa da joera honetan. Eskuz egindako elementuak sartzea, hala nola, buztinezko loreontziak, soka-euskarriak edo banbuzko egiturak...
Landareak: Etxeko Maskota Berriak
Acqua Munduaren ideia nagusietako bat da landareak maskotatzat har daitezkeela. Animaliek ez bezala, konpromiso txikiagoa eskatzen dute, baina konpainia eta ongizate emozionala eskaintzen dute. Hazkuntza behatzeak, laborantza-mota berriekin esperimentatzeak eta horiek zaintzeak lotura berezia sortzen dute, etxeko animalia izateak dakartzan erantzukizunik gabe. Hemen zenbait ideia:
- Festuca: mugimenduarekin, iraunkorra eta modan dagoena
- Philea: landare berde originala, orri egituratu eta lauak dituena
- Saint Paulia: loretxo txikiak, apaletan eta mahaietan jartzeko aproposa
- Marantak eta kalatheak: tonu berde intentsoak dituzte
- Clorophytum: tonu ezberdinetako zintak
- Aireko landareak baita ere, hala nola, epifitoak eta Tillandsiak…
Etorkizun Berderako Bizi-Estiloa
Acqua Mundua dekorazio-joera bat ez ezik, etorkizun iraunkorrago bat bultzatzen duen bizitzeko filosofia ere bada. Natura gure egunerokotasunean sartzean, inguruarekiko konexioa sustatzen dugu eta gure aztarna ekologikoa txikitu. Estetika berria, lasaitasuna eta jasangarritasuna batzen dituen estiloa bilatzen ari bazara, Acqua Mundua proposamen ezin hobea da zuretzat. Aldaketa txikiekin, zure etxea lasaitasun eta freskotasun oasi bihur dezakezu.
Dekorazio berdearen munduan murgiltzera animatzen zara?
